ESKU ERRUGABEA

(2 jokalari edo gehiago) - 4 urtetik aurrera

Bereziki gomendatuta guraso eta seme-alabentzat. Jokalari batek kontalariaren lana beteko du eta besteak “esku errugabea” izango dira.

Kontalariak ipuin bat kontatzeari ekingo dio, formula hau erabiliz: “Hitza hitzari, zurrumurrua zurrumurruari, esan ohi da…”. Jarraian, gainerako jokalariek nahi dituzten kartak aterako dituzte pilotik, eta kontalariak kartetan agertzen diren pertsonaiak, objektuak eta ekintzak sartuko ditu ipuinean.

JUGLAREA

(Jokalari bat edo gehiago) - 6 urtetik aurrera

Lehen jokalariak sei karta hartuko ditu ausaz: mota bakoitzeko bi. Minutu bat izango du kartak nahi duen moduan antolatzeko. Sortu duen irudien sekuentzia oinarritzat hartuta, ipuin berezi bat asmatu beharko du. Jokalari guztiek errepikatuko dute sekuentzia bera, dagokien txandaren arabera.

Bozketa baten bidez, istoriorik koherente, berezi eta jostagarriena zein jokalarik asmatu duen erabakiko dute. Bera izango da irabazlea.

OILAR-JOKOA

(2 jokalari edo gehiago) - 8 urtetik aurrera

Jokalari bakoitzak sei karta hartuko ditu ausaz: mota bakoitzeko bi. Jarraian, minutu bat izango dute kartak antolatzeko. Esku den jokalariak ahoz gora jarriko ditu hiru karta, eta, horietan oinarrituta, istorioa kontatzeari ekingo dio. Beste hiru kartak gorde egingo dira lehiakideen istorioak aldatu ahal izateko. Hortaz, jokalari batek ipuina kontatzen duen bitartean, gainerako jokalariek istorioa aldatzera behartu ahal izango dute, eta, horretarako, eskuan dituzten kartak erabiliko dituzte (gehienez hiru karta).

IBILTARIA

(3 jokalari edo gehiago) - 8 urtetik aurrera

Esku den jokalariaren eskuinean eta ezkerrean kokatutako bi jokalariek mota bakoitzeko karta bat hartuko dute. Karta horiek oinarritzat hartuta, ezkerreko jokalariak ipuin baten hasiera kontatuko du eta eskuineko jokalariak amaiera emango dio ipuinari. Esku den jokalariak sei gutun hartuko ditu pilotik ausaz , eta horiek erabiliz istorio bat asmatuko du, lehenago kontatutako hasiera eta amaiera oinarritzat hartuta.

ISTORIO-LAPURRA

(4 jokalari edo gehiago) - 10 urtetik aurrera

Karta guztiak jokalarien artean banatuko dira. Esku den jokalariak istorio bat kontatzeari ekingo dio, eta, ipuinean aurrera egin ahala, kartak utziko ditu, istorioan erabili ondoren. Ipuina kontatu bitartean lehiakideek eskuan duten pertsonaia, ekintza edo objekturen bat aipatzen badu, beste jokalariek karta hori erabili ahal izango dute istorioa lapurtu eta ipuinari jarraipena emateko. Kartarik gabe geratzen den lehen jokalaria izango da irabazlea.

ELTZEA

(4 jokalari edo gehiago) - 10 urtetik aurrera

Jokalariak taldeka banatuko dira. Lau karta hautatuko dira ausaz, eta ahoz gora utziko dira, denek ikusteko moduan. Jarraian, talde bakoitzak lau karta gehiago hartuko ditu ausaz, eta istorio bat asmatuko du guztionak eta talde bakoitzarenak diren kartak erabiliz. Istorioa prestatzeko denbora igarotakoan, talde bakoitzak asmatu duen ipuina azalduko du.