LEGE-OHARRA

Honako hauek dira www.zurrumurru.eus webgunearen titularraren datuak:

Titularra: FLYING DODOS, SLU
IFK: B95737201
Egoitza soziala: Murrieta etorbidea 1, 6. D
48980 Santurtzi (Bizkaia)
Tel.: +34 606 733 278
Helbide elektronikoa: jolasa@zurrumurru.eus
FLYING DODOS, SLU inskribatuta dago Bizkaiko Merkataritza Erregistroan; zehazki, 5395. liburukian, 220. folioan, 1. zenbakiko inskripzioan, BI-62904 orrian.

 

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Erabiltzaileak www.zurrumurru.eus webgunea erabiltzen badu, hauxe hartuko da: lege-oharra, webgunea erabiltzeko baldintzak, pribatutasun-politika eta webgunean jasota dauden gainerako oharrak eta jarraibideak osotasunean eta erreserbarik gabe irakurri, ulertu eta onartu dituela. Horrez gain, webgunea behar bezala erabiltzeko konpromisoa ere hartu duela joko da. Aurrekoarekin ados ez badago, erabiltzaileak ez dauka baimenik www.zurrumurru.eus webgunea erabiltzeko.

FLYING DODOS, SLU enpresak eskubidea dauka webgunearen, hemen azaldutako erabilera-baldintzen, pribatutasun-politiken eta gainerako lege-oharren edukiak, informazioa eta zehaztapenak edonoiz aldatzeko. Halaxe egiten dugunean, erabiltzaileei webgunearen bidez emango diegu aldaketen berri; eta, eskatuz gero, informazio-mezu elektroniko bat ere bidaliko diegu, webgunea erabiltzen jarraitu nahi duten erabaki dezaten. Baliteke www.zurrumurru.eus webgunean hirugarrenen webguneetara edo web-orrietara sartzeko loturak agertzea; hala eta guztiz ere, webgune eta web-orri horien gainean ez dugu inolako erantzukizunik hartzen, haien gainean kontrolik ez dugulako.

 

Datuak babesteko politika

15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoan, ezarritakoa betetzeko, hauxe jakinarazten dizugu: horretarako prestatu den fitxategi elektronikoan ematen dituzun datu guztiak eta gainerako informazioa («Datuak»), bai eta paperean edo euskarri elektronikoan bidaltzen dizkiguzun dokumentu guztiak ere, alde baterako biltegiratu, gorde eta erabiliko ditugula, zure kontsulta erantzuteko xede bakarraz; eta, kontsulta ebatzi ondoren, suntsitu egingo ditugula.

Nahitaezkoa da fitxategian bildutako galderak erantzutea. Nahitaezko galderak erantzun ezean, eskubidea dugu eskabide osatugabeak ez izapidetzeko.

Helbide elektronikoa idazteko eremuak betetzen badituzu, berariaz adierazten duzu arestian azaldutako xedez bidalitako jakinarazpenak posta elektronikoz edo mezu laburren bidez jasotzea onartzen duzula. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurkatzeko eta deuseztatzeko eskubideak honako helbide honetan baliatu ahal izango dituzu: Flying Dodos SLU, Murrieta etorbidea 1, 6. D, Santurtzi (Bizkaia); edo info@flyingdodos.com helbide elektronikoan.

 

Egile-eskubideak eta jabetza intelektuala

Hauxe da lanaren lizentzia: Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional. Erabiltzaileei ez zaie eskatuko atribuzioa egitea, baina erabat debekatuta dago atribuzio faltsuak egitea, bai eta materialez bidegabe jabetzea ere.

 

Webgunearen titularraren erantzukizuna

FLYING DODOS, SLU enpresak ezin du bermatu edukietan birusik edo beste elementu batzuk ez egotea. Era berean, www.zurrumurru.eus webgunearen titularrak ezin du bermatu webgunearen erabilera jarraitua, ezta webguneko elementuen eta datuen behar bezalako bistaratzea, deskarga edo erabilgarritasuna ere, enpresaren kontroletik kanpoko faktoreek edo inguruabarrek oztopatu, eragotzi edo eten ahal dituztelako. Horrez gain, titularra ez da erantzulea izango, FLYING DODOS, SLU enpresari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, ezinbesteko kasuengatik edo erabiltzailearen jokabide maltzurrarengatik edo erruagatik zerbitzua eteten bada, atzeratzen bada, edo txarto funtzionatzen badu.

Halaber, FLYING DODOS, SLU enpresak ez du erantzukizunik izango guri buruz honela zabaltzen den informazioaren gainean: hirugarrenen webguneetan, bilaketa-tresnen bidez edo hirugarrenen webguneetan www.zurrumurru.eus webgunean sartzeko ematen diren loturen bidez.

 

Cookieak

Webgune honetan cookieak erabiltzen ditugu, informazioa biltzeko. Horren helburua gure zerbitzuak hobetzea da, bai eta nabigatzeko dituzun ohiturak aztertzea ere. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak ezartzea onartu duzula joko da. Erabiltzaileak, nahi izanez gero, nabigatzailearen ezarpenetan aukera dezake, cookieak disko gogorrean ez ezartzea. Hala ere, kontuan izan beharko du, ezarpen hori hautatuz gero, web-orrian nabigatzeko zailtasunak sor daitezkeela. Cookie bat fitxategi bat da, eta, web-orri jakin batzuetan sartzen zarenean, ordenagailuan deskargatzen da. Cookieek, besteak beste, web-orri bati aukera ematen diote erabiltzaile baten nabigatze-ohiturei edo ekipoari buruzko datuak biltegiratzeko eta geroago berreskuratzeko. Gainera, bildutako informazioaren eta ordenagailua erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko ere erabil daitezke. Cookieak ezinbestekoak dira internetek behar bezala funtziona dezan. Horrez gain, zenbatezinak dira zerbitzu interaktiboak egiteko ematen dituzten abantailak. Gainera, nabigazioa eta webgunearen erabilgarritasuna hobetzen dituzte.

34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, 22.2 artikuluan ezartzen duena betetzeko, Flying Dodos SL enpresak honen bitartez jakinarazten du webgunean zer cookie mota erabiltzen duen:

– Analisi-cookieak: Piwik. Cookieak biltzen ditu, webguneko trafikoari eta bisiten kopuruari buruzko estatistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzen duzunean, Flying Dodosi baimena ematen diozu zuri buruzko informazioa trata dezan.

 

Sare sozialen gaineko informazioa

Atal honen bitartez, erabiltzaileei adierazi nahi diegu sare sozialetan (gu bertan egonez gero) zer politika erabiltzen dugun datuak erabiltzeko eta tratatzeko.
Hauxe da erabiltzaileak Facebook-en erabil dezakeen lotura, baldintzak ezagutzeko: http://www.facebook.com/policy.php.
Hauxe da Twitter arautzen duen pribatutasun-politika kontsultatzeko lotura: https://twitter.com/privacy.

 

Lege aplikagarriak eta jurisdikzioa

Webgune honetan indarreko araudiak betetzen ditugu; besteak beste, honako hauek: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa; 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzko Lege Organikoa garatuko duen erregelamendua onartzekoa; eta 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa.

Espainiako Estatuko legedia aplikatuko da, www.zurrumurru.eus webguneari buruzko disputak edo gatazkak sortzen baldin badira. Halaber, Bilboko epaitegiak eta auzitegiak eskudunak izango dira, disputak eta gatazkak ebazteko; hori dela eta, alderdiek uko egin beharko diete gainerako foruei, bestelako forurik edukiz gero.

SALMENTA-BALDINTZAK

Honako salmenta-baldintza hauek aplikatzen zaizkie ZurruMurru-ren lineako dendako produktuei.

Zure eskabidea ZurruMurrun egin aurretik, mesedez, honako baldintza hauek arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu. Eskabide bat ZurruMurrun egiten baduzu, honako baldintza hauek onartzen dituzula adieraziko duzu.

1. Gure prozedura eta bezeroari egiten dizkiogun jakinarazpenak

Zure eskabidea egin ondoren, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, eskabidea jaso dugula berresteko, eta eskabidearen hasierako egoera azaltzeko (Eskabide onartua; edo eskabidea bideratzen).

Segidan, gure langileek paketea prestatuko dute, eta bidali egingo dizute. Une horretan, beste mezu elektroniko bat (Bidalita) jasoko duzu, horren berri emateko.

Era berean, edozein arrazoi dela eta, bidalketa egitea ezinezkoa baldin bada, horri buruzko zehaztapenak ere jakinaraziko dizkizugu.

  1. Ordaintzeko modua

PayPal ordainketa-pasabidearen eta kreditu-txartel nagusien bidezko ordainketak onartzen ditugu helmuga guztietan.

  1. Bidalketa gastuak eta entregatze-epeak

Helmuga zein den, eta zer mezularitza mota erabili den, honako tarifa hauek bereizi ditugu:

  • Espainia penintsularrean eta Andorran

Estandarratxartel edo PayPal bidezko ordainketak: Correos operadorearen bidezko bidalketa estandarra baldin bada, entregatze-epea 2 edo 4 egun baliodunekoa izango da, eskabidea egin zenetik zenbatuta. 60 eurotik gorako eskabideak direnean, doan bidaltzen dugu; gainerako kasuetan, 2 euro balio du (BEZa barne).

  • Frantzian

Estandarra: Correos operadorearen nazioarteko posta-pakete ekonomikoa baldin bada, entregatze-epea aste baliodun 1 edo 2koa izango da.
Bidalketa-gastuak: 100 eurotik gorako eskabideak direnean, doan bidaltzen dugu; gainerako kasuetan, 4 euro balio du (BEZa barne).

  1. Eskatutako produktua itzultzea

Segidan, intzidentzia zein den, zer itzultze mota aplikatu ahal den azalduko dugu, bai eta Europako Batasunean bizi diren bezeroek bete beharreko epeak ere.

  • Produktua bidalketan kaltetu bada, edo behar bezala bidali ez bada

Produktua itzuli ahal duzu, baldin eta eskabidea jaso zen egunetik 30 egun baliodun igaro ez badira.
Jar zaitez harremanetan gurekin, jolasa@zurrumurru.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Produktuen osagaiek akatsak badituzte, edo osagai batzuk falta badira

Beharrezko osagaiak zuzenean bidali ahal dizkizugu: 6 hilabete arteko epea duzu, osagaiak ziurtatzeko, eta, hala dagokionean, guri eskatzeko.
Jar zaitez harremanetan gurekin, jolasa@zurrumurru.eus helbide elektronikoaren bidez.

  • Produktua ez da espero zenuena bezalakoa

Produktua itzuli ahal duzu, baldin eta eskabidea jaso zen egunetik 14 egun baliodun igaro ez badira, produktua babesteko zigilua kendu ez baduzu, eta behar bezala badago. Bezeroak ordainduko ditu bidalketa-gastuak.
Jar zaitez harremanetan gurekin, jolasa@zurrumurru.eus helbide elektronikoaren bidez.

ZurruMurru.eus-ek ez du gain hartuko itzuli nahi diren produktuen titulartasuna, itzultzeko helbidean jasotzen dituen arte. ZurruMurru.eus-ek eskubidea dauka, beraren irizpidearen arabera, produktua itzultzeko ez eskatu arren, produktuaren zenbatekoa itzultzeko. Hori egiten duenean, zenbatekoa itzuli badu ere, produktuaren titulartasuna ez da ZurruMurru.eus-ena izango.