ZurruMurru, elezaharrak osatzeko jolasa

ZurruMurru belarrira xuxurlatzen digun ahotsa da, gure irudimena elikatuz istorio harrigarriak eraikitzen laguntzen diguna.

Izan ere, J.M. Barandiaranen lanetan oinarritutako jolas honek, euskal mitologian murgiltzea ahalbidetuko dizu zure elezaharrak sortzeko.

Gehiago jakin

ZurruMurru aplikazio mugikor bat ere bada

ZurruMurru ez da karta-jolas soil bat. Puntako irudi-errekonozimendu teknologian oinarritutako aplikazio mugikorra deskargatuz, karta bakoitzean eskutatuta dagoen informazioa eskuratu ahalko duzu eta… jolastuz ikasi!

logoiphone                logoandroid

Hiru karta mota ezberdinekin jolaseko aukera mugagabea

Imagina ditzakezun bezain beste modu daude ZurruMurru erabiltzeko. Jolas batzuk proposatzen dizkizugu zure sormenak hegan egiten duen bitartean istorio sinestesinak eraikitzeko.

Nola jolastu



Karta-sorta

Pertsonaiak, ekintzak eta objektuak dira istoriorik originalenak asmatzen lagunduko dizuten hiru karta motak.

  • Ekintzak: ideien arteko lotura lana egiten dute istorioa dinamizatuz
  • Pertsonaiak: euskal elezaharretako pertsonaia ohikoenetako batzuei ematen diete sarrera
  • Objektuak: euskal folkloreko ezaugarri diren objektuak eta lekuak irudikatzen dituzte.
Nori zuzendua dago?


Nori zuzendua dago?

Jolas entretenigarri hau, euskal mitologian oinarritutako istorio harrigarriak sortuz bere irudimena hegaka utzi nahi duen edonori zuzenduta dago. Baina bestalde, ezin dugu alde batera utzi hezkuntza-baliabide bezala duen erabilpena, izan ere, oso herramienta erabilgarria izan daiteke gazte zein helduen  narrazio-trebetasunak garatzeko.

Hau dela eta, ZurruMurru irakasleei zuzenduta dago, jolastuz hezi nahi duten gurasoei, modu entretenigarri batean euskarazko ahozko gaitasuna hobetu nahi duten ikasleei baita euskal folklore eta mitologian interesaturik dagoen edonori ere.

Aplikazio mugikorra


ZurruMurru aplikazio mugikor bat ere bada

ZurruMurru ez da karta-jolas soil bat. Puntako irudi-errekonozimendu teknologian oinarritutako aplikazio mugikorra deskargatuz, karta bakoitzean eskutatuta dagoen informazioa eskuratu ahalko duzu eta… jolastuz ikasi!

minilogoiphone  minilogoandroid

Nola jolastu ZurruMurru?